Читать книгу: «Kapuscinskiren erretrobisorea»

Шрифт:

Contenido

1  SINOPSIA

2  HITZAURREA

3  ATARIKOAK NIRE BELDURRAK MAPAREN GEOGRAFIA

4  HEGOALDERANTZ LEHEN LERROA OIHAL ZATI GARRATZA LURMUTURRA ITSASOA DA NORENAK

5  IPARRALDE HEGOALDEKO BAZTERREKO BIDETIK BILUZIK URRUTI HAURREN AHURREAN DUNA ZUREZKO BIHOTZA ZEUKAN ITSASOAK DARAMANA BADATOZ ARGI-ILUNAK BIDAIATUKO GAITU HAUTACUPERCHEREN OIHARTZUNA BAGAJEA MAIZTASUNA BESTE BAT ITSAS UHINAK ETA HODEIAK LAGUNAKO LAGUNAK HARRIA ETA ORRIA AFRIKAR XUXURLA PARADISUA

6  SORTALDERANTZ BIDE BAZTERRETIK ELKARTASUN PORTUA ZINTZILIKATUTAKOAK HAIENAK EZ GALTZEKO BERMEA OKZITANIAR URMAELA MUNDUA LAU(R)AK PIZKUNDEAK BERPIZTUTA HARAGO HIRIRIK GABEKO HIRIA LABIRINTOAREN IRTEERA FUSINATIK ORDAINDU EGIN BEHAR DA BASQUE OSO GAITZA HURRENGO BATEAN EGUNKARIA

7  SARTALDERANTZ ITZULERAKO BIDETIK BIDEKO BIDEAK ESATARIA XEHEA EDO LARRIA BI NORANZKO MILANO-TORINO TORINOKO ILARGIA TUNELETIK BIDESARIA TXIRRISTAPEKO MADARIKATUA BIDAIARIREN BAT KAPUSCINSKIREN ERRETROBISOREA

8  AZKEN HITZAK ITZULERA Mila esker LEGEZKOA

SINOPSIA

“Jon Etxebarria Txontxek begirada ezin ederragoan eman digu berak egindako bidaiaren berri. Barrutik kanpora, eta bueltan berriro ere abiaburura. Zirkulu inperfektu bezain biribilean eroan eta ekarri gaitu sentsazioen bide-zidorretatik eta apaltasun poetiko miresgarrian eskaini digu bidaia fisiko, pertsonal eta literarioa. Kartografia pertsonala, mapa biziak”.

Mikel Etxaburu Osa


Liburuari buruzko informazio gehiago:

www.edicionesbeta.com

Jarrai iezaguzu hemen:

@EdicionesBeta

@edicionesbeta

@EdicionesBeta

Zapalduei

HITZAURREA

Ez dakit oso ondo zer garen eta zer ez garen. Badakit, ordea, zerk egiten gaituen: bideak. Eta bidea bada egiten gaituena, zergatik ez uste izan gu ere bide garela? Askotarikoak, norberak bereak, olatuak denak diren moduan desberdin, eta hostoak, eta ametsak.

Jon Etxebarria Txontxek begirada ezin ederragoan eskaini digu berak egindako bidaiaren berri. Barrutik kanpora, eta bueltan berriro ere abiaburura. Zirkulu inperfektu bezain biribilean eroan eta ekarri gaitu sentsazioen bide-zidorretatik eta apaltasun poetiko miresgarrian eskaini digu bidaia fisiko, pertsonal eta literarioa. Kartografia pertsonala, mapa biziak. Finean, bizitzaz ari zaigu Jon, bizitzaz eta maitasunaz, elkartasunaz ari zaigulako, eta elkartasuna maitasuna delako, mugagabea, baldintzarik gabea. Nor diren eta nor izan nahi luketen herriei zein pertsonei buruz ari zaigulako, norbera den moduan aintzat hartu eta onartzea (edo oldartzea) ere maitasun ekintza delako; zintzoa eta zorrotza. Eta bidea, emankorra izango bada, maitasun bidea besterik ezin daitekeelako izan, eskuzabala eta aurre juzgurik gabea.

Bideak liluratzen gaituenean, bideak bidetik ateratzeko gonbitea egiten digunean, berdin digu nora joan, edo nora ez joan, hitzak berak bihurtzen dira-eta bide, poesia bera bihurtzen da Urrutikoetxea azaletik azalera sentitzeko geografiarik ederrena, indartsu izan beharrean, indartsu sentitzeko adorea ematen diguna. Google maps-ek fitxatu gabeko bide zidorretan ezagututako bidaide inprobisatuen azaletik arnas egiteko aukera ezin hobea: Jay Moriarityren itsasoak, Lord Byronen herrentasunak, Danteren infernu-zeruak eta Mark Twainen abenturak.

Eragozpena eta oztopoak ere berezkoak ditu bideak, baita nekeak ere: aldi laburreko adiskidantzan erraz disimulatzen diren horiek; zeruaren eta itsasoaren arteko bisagrak, batzuetan, kirrinka egiten duela konturatzeko nahikoa den …baina soil bat; bandera astunegien zimurretan menperatuen orbanak sentitzeko moduko ibili zauria; norbere ametsak inoren amesgaizto, eta alderantziz, izan daitezkeela onartzeko adorea. Horiek ere badira Jonen bideak, baita gutako askorenak ere, itsasoetan itotzen garen bakoitzean sentitzen dugun itolarri hori bezala, ohol bustiak bizitza desjabetuak ezin eutsi dituenean mundu berri baten aldeko esperantzaren azaleran. Hori dena da bidea, eta kostaldea, eta naufragioa; hori dena da bizitza, eta heriotza; Puerto de Santamariako selfiea, koloretan egonagatik ere zuri beltzean ateratzen den argazkia, …leku orok daukalako alderen batean bere bazterra, eta pertsona orok bere bestea.

Edozein denbora bazterretan omen dago paradisua, Puertito de la Cruzen, Adiranen, Luccan, Venezian edo Ljubljanan. Eta baita gure mendi, badia eta kaleetan ere, ez baita atzerriratu behar bidaiaria izateko, bidaiatzea itzultzea baita, eta etxera bueltatzen garen bakoitzean berdeagoak direlako gure mendien hegoak, …freskoagoak gure lotsaren gerizpeak. Etxera bueltatzea abiatu gineneko bidaia beraren beste atalburu bat baizik ez da. Hori bai, jada ez gara lehengo berak, Jon ez da autokarabanan sartu zeneko bera. Ni ere ez naiz lehengoa, berarekin batera bide berriak amesteko eskifaiaren parte sentiarazi nauelako, eta nahiz eta Kapuscinkiren erretrobisoreak geografia nozio subjektiboa dela iradoki, erretrobisore berean islatzen dira ere ortzemuga berriak.

Horregatik, beti soinean daramagu motxila. Eskerrik asko, Jon Txontxe.

Mikel Etxaburu Osa

Egizu otoi bidea luzea izan dadin,

menturaz betea, ezagutzaz betea.

Ithaka, KONSTANTINO KAVAFIS

ATARIKOAK

Bidaiatzea etxetik joatea da.

GABRIEL GARCIA MARQUEZ

NIRE BELDURRAK

Kirmen Uribek alabari gomendatutakoa

neure eginez

onartu egingo dut beldurra

beldurra bidea luzeegia izateari

beldurra bidea labur gelditzeari

beldurra haurrak etxera itzuli nahi izateari

beldurra haurra etxera ez bueltatzeari

beldurra bikotekidearekin larregi hitz egiteari

beldurra bikotekidea eta biok mutu lotzeari

beldurra begiak ezin biltzeari

beldurra ezin esnatzeari

beldurra motelegi ibiltzeari

beldurra azkarregi joateri

beldurra Raymond Carverren beldur guztiei ere bai

eta biharamunean

zehaztu gabeko bidea daukat zain.

MAPAREN GEOGRAFIA

Mapa gora adi jarri dut

umetako gerra jolasak

hesiak fronteak

kontinente binarioa

mendebala ala ekialdea

ez iparrik ez hegorik.

Mapari buelta eman diot

behera adi jarri dut

biluzik

hamaika forma

ez marrarik

ez biderik.

Mapa ahoz gora jarri dut berriro

gaztetako gatazka jokoak

nazio gardenduak

elkartasun konspirazioak

bazterreko langileak

bilera isilak, kongresu isilduak.

Mapari buelta eman diot

behera adi jarri dut

biluzik

hamaika forma

ez marrarik

ez biderik.

Mapa gora begira jarri dut berriro

guraso garaiko bidegurutzeak

eta gure bidea?

Geografia zer den

ez dut argi

nora joango garen ere ez.

HEGOALDERANTZ

Bidaiatzea poeta sentitzea da.

GABRIEL GARCIA MARQUEZ

LEHEN LERROA

Nola idazten da lehen lerroa?

Egunerokoa osatu nahian izan liteke,

bat-bateko uzkurdurek

ideiei bultza eta bultza

egiten dietela.

Urteetako hitz kateatu gatibuen oihuak

kaiolako ertzen aurka talka

ezin kabitu dabiltzanak

askatu nahian beharbada.

Gaueko belztasunera kiribilduta

lan-tresna zorroztuta

kolpez kolpe esku leunak zailduta,

orbanez lohituta apika.

Agian barreneko minetatik erauzita

ikusiko du argia lerroak koskaka, kostata,

barealdia amaitutakoan,

ekaitz gordinari aurre egin dion lemazainaren antzera.

Ez dakit nola idazten den lehen lerroa

baina Kapuscinskiri jarraiki

poesia da bidea.

Hala bedi!

OIHAL ZATI GARRATZA

Herkulesen Dorreetatik harago

Anibalen elefanteentzat meharregiak diruditen

antzinako Gádirreko karrika karratuetatik barrena,

infinituraino itxaron behar

ez duten kale sasiparaleloak,

bihurriak denak.

Ogibide zaharrak zein gazteak,

nahasmen kontrasteak,

eraikin ofizial andana

banderek abisatuta.

Manuel Machadok zioen

argitasun gaziaren hiriko

bandera gatzatu horiek, baina,

ez didate arreta deitu,

argirik gabeko kale kantoi mingotseko

tintoreria zaharrean

behargina lisaburdinaz ferekatzen ari den horrek baino;

zimurrak galdu berri dituen

marradun oihal garratz angeluzuzena

besterik ez den horrek.

LURMUTURRA

Europako hego muturra

agian afrikarragoa

europarra baino

piratena bezain mugalariena.

Itsaso biren loturaren testigu

mundu biren banaketaren gatibu

bertan ametsak sortzen ditu haizeak

bertara hilotzak ekartzen ditu korronteak.

Bidaia askoren hasiera

bidaia gehiegiren amaiera

amestien utopia

amesbakoen hipermetropia.

ITSASOA DA

Maitasuna eta emozioa baino ez da itsasoa.

Jules Verne

Urruneko mintzaldi mutua,

bazterreko begirada itsua,

eztiki hurreraturiko esku bihurria,

alderrai dabilen mingain zirria.

Goizeko izara zimurtua,

luzatutako gau argitsua,

erauzitako arroparen alkohol lurrina,

bat-bateko fereka geldiezina.

Brankatik ikus daiteke itsasoa dela maitasuna:

doana eta datorrena,

dena eman eta dena ken dezakeena,

bakarra baina beti desberdina.

NORENAK

Jay Moriarityk esan ei zuen

denok gatozela itsasotik

baina denok ez garela itsasoarenak.

Itsasoa bada maitasuna

maitasuna bada itsasoa

denok gatoz maitasunetik

baina denok ez gara maitasunarenak.

Norenak ote besteok?

Бесплатный фрагмент закончился.

365,49 ₽
Возрастное ограничение:
0+
Объем:
28 стр. 8 иллюстраций
ISBN:
9788417634957
Издатель:
Правообладатель:
Bookwire
Формат скачивания:

Похожие книги